Mostrando entradas con la etiqueta Mamarru. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mamarru. Mostrar todas las entradas

2012/05/31

ARARTEKOAREN ESKUTAN DAUDE '8+18+10=36' KANPAINAN BATUTAKO SINADURAK

Eguazten arratsaldean Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimeneko ordezkaritza Arartekoarengana joan zen 197/2006 dotrinaren kontrako sinadurak entregatzera. Guztira, 1890 sinadura batu ziren Ondarroan martxoa-maiatza bitartean.


JARRAITU IRAKURTZEN->


2012/05/06

ARGAZKI BILDUMA: MANIFESTAZIOA; PAROT DOTRINA INDARGABETU!

'197/2006 dotrina indargabetu; bizi arteko zigorrik ez!' lemapean abiatu da gaur manifestazioa Alamedatik. Ehundaka lagun bildu dira 'Parot dotrina' delakoa indargabetzeko eskatuz; 8+18+10=36 kanpainaren barruko azken ekitaldian. Manifestazioko 79 argazki, hemen ikusgai.


LAGUN ASKO BILDU DIRA PAROT DOKTRINA INDARGABETZEA ESKATZEKO

Jende asko bildu da gaur eguerdian Ondarroako kaleetan egindako manifestazioan. '197/2006 dotrina indargabetu; bizi arteko zigorrik ez!' lemapean abiatu da martxa 13:00etan Alamedatik. 8+18+10=36 kanpainako azken ekitaldia izan da hau. Gaur bukatu da sinadura bilketa ere.

2012/05/02

DOMEKAN MANIFESTAZIOA ONDARROAN; 197/2006 DOTRINA INDARGABETZEA ESKATZEKO

Parot doktrina indargabetzeko eskatuko da domekako manifestazioan. 13:00etan abiatuko da martxa Alamedatik. 197/2006 dotrina indargabetu, Mamarru etxea!

JARRAITU IRAKURTZEN->




HIRUGARREN ETA AZKEN HITZALDIA ERE ARRAKASTATSUA IZAN DA

8+18+10=36 kanpainako azken hitzaldia arrakastatsua izan da. Oraingoan Kepa Mantzisidor abokatua izan da hizlari, 'Parot doktriniaz bueltaka' gaipean. Bitartean kanpaina aurrera doa eta maiatzaren 6ko manifestazioarekin bukatuko da. Bitartean kamiseta salmenta eta sinadura bilketa martxan daude.
JARRAITU IRAKURTZEN->


2012/04/25

KANPAINAKO BIGARREN HITZALDIA ERE ARRAKASTATSUA IZAN DA



8+18+10=36 kanpainaren barruko bigarren hitzaldia izan da gaur Kofradia zaharreko aretoan. Oraingoan Jaiki Hadi elkarteko kide den Oihana Barrios psikologoa izan da mintzalari. Argazkietan ikusten den bezala, bigarren jardunaldi hau ere arrakastatsua izan da. Gogoratu egutegia aurrera doala eta kamiseta salmenta eta sinadura bilketa ez direla gelditzen!

2012/04/22

ARGAZKI GALERIA: ELKARTASUN MARTXA PUERTORA

8+18+10=36 kanpainako ekitaldixak martxan jarraitzen dabe. Zapatun Puerto de Santa Mariako kartzelan eon giñan, Cadizen, Mamarrun askatasune aldarrikatzen. 30 lagun inguru, Mamarrun kamisetakin, etxea bir douela aldarrikatzen! 50 argazki baño gexaua dakauz, hamentxe ikusgai.

JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/21

1.076 KILOMETRO EZ DIZ NAHIKU GU GELDITZEKO!

Iritsi da espedizioa Puerto de Santa Mariako kartzelara. 30 lagun inguru joan gara Isidro Garalde 'Mamarru' preso ondarrutarraren askatasuna aldarrikatzera. Atzo iluntzean atera zen autobusa eta gaur goizean iritsi dira Puertora, 1.076 kilometro egin ostean. Nahi, helburu eta behar bakarrarekin, Mamarru etxea! 8+18+10=36 kanpaina aurrera doa!

2012/04/19

JENDETSUA IZAN DA 8+18+10=36 KANPAINAKO LEHEN HITZALDIA

 8+18+10=36 kanpainako jardunaldiak aurrera doaz. Atzo hitzaldia izan zen kofradia zaharrean. Kandido Zubikarai eta Iñake Goñi izan ziren hizlariak, 'Parot doktriniaz bueltaka' gaipean. Jende asko hurbildu zen atzoko itzaldira. Egitaraua luzea da oraindik. Gaur 'Ein daigun bidi' irratsaioa izango da 21:00etatik aurrera Radixu irratian, 105.5 FM. Horrez gain kalean sinadura bilketa eta kamiseta salmeta aurrera doaz. Agenda osoa, hemen ikusgai.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/17

8+18+10=36 KANPAINA AURRERA DOA

Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 dotrina edo Parot dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi genuen martxoaren 23an. Kamiñazpitik Artaraino, herriko hainbat denda, taberna eta jatetxetan sinadura paperak aurkituko dituzue, baita martitzenetan Itsasaurreko merkadilloan eta baita astebukaeretan Alamedan eta Kalekurutzean jarritako mahaietan ere. Sinadura bilketa maiatzaren 6an amaituko da.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/16

EGITARAU ZABALA DATOZEN ASTEOTAN


Datozen asteotan egutegia bete bete eginda daukagu. '8+18+10=36' kanpainak aurrera jarraitzen du. Kanpaina horren barruan sinadura bilketa eta hitzaldi desberdinak egingo dira. Horrez gain osteguneroko Ein daigun bidi irratsaioa emitituko da Radixu irratian, 21:00etan. Ostiraletan ere ohiko enkarteladak egingo dira. Egitarau osoa, albiste honen barruan.



SINADURA BILKETAK MARTXAN JARRAITZEN DU!

197/2006 dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi genuen martxoaren 23an. Gogoratu behar dugu, Isidro Garalde Bedialauneta "Mamarru" ondarrutar presoak 2010eko otsailean bete zuela bere kondena, baina Parot dotrina aplikatu eta Puerto1eko kartzelan daukate harrez geroztik. Horrez gain, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen informeetan sartu du ere Garalde.
JARRAITU IRAKURTZEN->

ELKARTASUN MARTXA PUERTO DE SANTA MARIAKO KARTZELARA

Isidro Garalde Bedialauneta 'Mamarru' preso ondarrutarra urte luzez gure herritik kanpo daukagu. '8+18+10=36' kanpainaren barruan bera dagoen kartzelara martxa bat antolatu dugu. Puerto de Santa Maria kartzelara, Cadizen. Apirilaren 20an aterako gara, barikuan, enkartelada bukatu ostean. Apuntatzeko: Anaitasuna, Kulixka eta Apallu tabernetan.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/11

AUTOBUSAK ONDARROATIK BILBORA JOATEKO!

Ondarroatik autobusak aterako dira larunbatean Bilbon egongo den manifestaziorako! 16:00etan Zaldupetik aterako dira. Apuntatzeko: KULIXKA, APALLU eta ANAITASUNA tabernetan.


JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/09

GOGORATU! LARUNBAT HONETAN HITZORDUA DUGU BILBON!

Konstituzionalaren azken erabakiaren ondorioz, hau da, Parot dotrina edo 197/2006 sententzia mantentzearen erabakia, datorren apirilaren 14an, zapatuan, manifestazioa izango da Bilbon dotrina hau indargabetzeko eskatzen.

Gogoratu behar dugu Isidro Garalde Bedialauneta ondarrutar preso politikoak 2010eko otsailean bete zuela bere kondena (18 urtekoa) eta Parot dotrina aplikatu ziotela (beste 10 urte). Horrez gain, Jaiki Hadi medikuen elkarteak gaixo dauden presoei buruzko informeetan Garalderen osasun egoera ere salatu du.
ONDARRUN beran alde eingo dizen ekintzetako bat, beran askatasunan aldeko sinadura bilketi re ta horretako herriko taberna gehixenetan zabaldute dazen orrixetan sinatu ahal zeinke. Danon sinadurak bir douz EKIN LANARI ta 197/2006 Doktrina indargabetu.

2012/04/03

PAROT DOKTRINA INDARGABETU! MANIFESTAZIOA APIRILAREN 14AN BILBON

Konstituzionalaren azken erabakiaren ondorioz, hau da, Parot dotrina edo 197/2006 sententzia mantentzearen erabakia, datorren apirilaren 14an, zapatuan, manifestazioa izango da Bilbon dotrina hau indargabetzeko eskatzen. 


Gogoratu behar dugu Isidro Garalde Bedialauneta ondarrutar preso politikoak 2010eko otsailean bete zuela bere kondena (18 urtekoa) eta Parot dotrina aplikatu ziotela (beste 10 urte). Horrez gain, Jaiki Hadi medikuen elkarteak gaixo dauden presoei buruzko informeetan Garalderen osasun egoera ere salatu du.

2012/03/24

197/2006 DOKTRINA INDARGABETZEA ESKATZEKO SINADURA BILKETA HASI DA GAUR

Gaurtik hasita eta datorren maiatzaren 6rarte sinadura bilketa egingo da Ondarruko kaleetan 197/2006 doktrina indargabetzea eskatzeko, 'Parot doktrina' bezala ezagutzen dena.
8+18+10=36 urte.
EZTA DERETXOIK! MAMARRU ETXEA!

2012/01/14

I.MAMARRU SARIA. ZOIXONAK MAMARRU!

Isidro Garalde 'Mamarru' preso ondarrutarran urtebetetzi urtarrilak 2xin ixan zan. Gaur ospatu dou kalejiri eta esku pelota partiduk jokatute! Txosni be hor egon da bete bete eindde! Espero dou I.Mamarru sarixe azkana be ixati. ZOIXONAK!!