Euskal Preso eta Iheslarixan aldeko mugimendu barrixan aurkezpena ongoxe domekan ixango da, Donostiko Kursaalin, 12:00xetatik aurrea.
Mostrando entradas con la etiqueta Egin dezagun bidea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egin dezagun bidea. Mostrar todas las entradas
2012/02/03
2012/01/08
2012/01/07
HERRI BATEN OIHUA
"Bilboko kaleak jendez gainezka jartzea lortu dugu, eta gaur munduak Euskal Herrira begiratu beharra du ezinbestean, euskal presoen eta iheslarien oinarrizko eskubideen errespetua aldarrikatzen duen herriaren gehiengoari". Ondorio hori atera du Egin Dezagun Mugimenduak gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioko ekitaldiko hitzaldian.
Martxa "ikaragarria" aurreikusten zuten antolatzaileek, eta oso gustura amaitu dute. Beñat Zarrabeitiak (Egin Dezagun Bidea): ”Fermin Muguruzak kantatzea bukatu duenean, manifestazioko azkenak artean Zabalburun zeuden [manifestazioburua bukaerara heldu eta 35 bat minutura amaitu du Muguruzak azken kanta]. Lehen datuen arabera, 100.000 lagunetik gora izan dira".
"Espainiako eta Frantziako gobernuek bihartik aurrera gatazkaren konponbidean egiazko pausoak ematen hasi behar dute, euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatzen hasiz", esan dute Egin Dezagun Bideako bi lagunek, udaletxe aurrean.
"Buka dezatela gaurko espetxe politika —mendeku eta errepresioan oinarritutakoa baita—, eta hel diezaiotela gatazkaren behin betiko konponbide prozesuari modu positiboan. Dagoeneko ez dago aitzakiarik, eta ez du egon behar luzamendu gehiagorik". Eskaerak: presoak "eskubide guztiekin" Euskal Herriratzea, zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituzten presoak, gaixotasun larriak dituztenak eta zigorra beteta izan arren kondena luzatu dietenak askatzea, eta isolamendu nahiz bakartze egoerak amaitzea.
Mobilizatzen jarraitzeko dei egin dute, "aldaketaren giltza euskal jendartearen eskuetan dagoelako".
MANIFESTAZIOKO BIDEOA, HEMEN: IKUSI
MANIFESTAZIOA ZUZENEAN SEGITZEKO AUKERA EGONGO DA, HEMEN
Arratsaldeko 17:30etatik aurrera Bilbon egingo den Herri Mobilizazio Orokorra zuzenean segitzeko aukera egongo da, blog honetan.
2012/01/04
LARUNBATEKO HERRI MOBILIZAZIO OROKORRA 'ISILA' IZANGO DA
Duela minutu gutxi Egin Dezagun Bideak esan duenez, larunbatean euskal preso politikoen alde egingo den herri mobilizazio orokorra 'isila' izango da.
Egin Dezagun Bideako kide den Amaia Esnalek ETB1eko 'Azpimarra' saioan esan duenez, larunbateko manifestazioa isila izatea erabaki dute mobilizazioaren helburua eta mezua ez 'deformatzeko'.
Auzitegi Nazionalaren ezarritako baldintzez eta Lakuako barne sailak egindako abisuetaz hitz egin du Esnalek. Gainera, Egin Dezagun Bideako kideak manifestazioaren helburuak ez direla aldatu gogorarazi du. Azkenik, martxa isila izatearen arrazoia edonolako istiluak ekiditea dela azpimarratu du Esnalek.
KOLOSALA IZANGO DA!
"BATZUETAN ISILTASUNA DA GARRASIRIK OZENENA"
KOLOSALA IZANGO DA!
2011/12/09
2011/12/03
2011/11/30
KOLOSALA IZANGO DA
URTARRILAK 7, HERRI MOBILIZAZIO OROKORRA BILBON
MILAKA DIRA JADA ATXIKIMENDUAK.
EMAN ZURE ATXIKIMENDUA ONDOKO WEBGUNEAN:
www.kolosalaizangoda.info
MILAKA DIRA JADA ATXIKIMENDUAK.
EMAN ZURE ATXIKIMENDUA ONDOKO WEBGUNEAN:
www.kolosalaizangoda.info
2011/11/24
2011/11/14
2011/09/18
HERRIAREN PAUSUA
IZUGARRIZKO JENDETZA BATU DA GAUR DONOSTIAN, EGURALDIA LAGUN IZAN EZ ARREN.
HERRI OSOA JANTZITA
ETA IBONEKIN AHAZTU GABE
ESAN BEZALA, IZUGARRIZKO JENDETZA. EKITALDIA BUKATU ETA 20 MINUTURA, JENDEA ORAINDIK MARIA CRISTINA HOTELEKO PAREAN ZETORREN, ESZENATOKITIK 500 METROTARA. IZUGARRIA.
EGIN DEZAGUN BIDEA! GU BAGOAZ, HAIEK BADATOZ!
ZORIONAK EUSKAL HERRIA!
2011/09/17
2011/09/15
2011/09/11
2011/09/04
2011/09/02
IRAILAREN 17AN MANIFESTAZIO NAZIONALA DONOSTIAN
17:30etan Donostiako Antiguako tuneletik
Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde hainbat sektoreen eta pertsonen babesa jaso duen ekimena da. Milaka lagunek bat egin dute ekimen honekin, eta horren isla dira Euskal Herri osoan barrena sortzen ari diren Bilgune parte hartzaileak, askotariko indarrak batu eta euskal presoen eskubideen alde iniziatibak garatzeko.
Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari den honetan, euskal preso politikoen egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu behar dugu. Zaharrak berri, Espainiako eta Frantziako kartzeletan.
Egin Dezagun Bidea ekimenak, kartzela politika errepresio irizpideetatik konponbide klabeetara aldatzea aldarrikatzen du, bakea eta konponbide demokratikoa garatzeko prozesua, preso eta iheslariak etxera ekartzeko prozesua ere izan dadin.
Bide horretan, urrats garrantzitsu bat eman behar dela uste dugu: Euskal Preso politikoak, zor zaizkien eskubide guztiekin Euskal Herrian batzea, konponbide prozesuan parte har dezaten, inolako trabarik gabe. Ildo horretan, beharrezkoa deritzogu Gernikako Akordioa eta EPPK -ren mintzakidetzaren arteko interlokuzioa galarazten duten neurriak desagertzeari, eta Espainiako Gobernuari dei egiten diogu Euskal Herrian gehiengo handi batek duen bake eta konponbide nahiari galarazpen eta trabak jartzeari utz diezaion.
Edonola ere, datozen asteetan erronka saihestezin bat du herri honek, eta horren jabe egin nahi dugu jendarte zabala, bai eta mota guztietako eragileak, alderdi politikoak eta instituzioak ere. Izan ere, euskal preso politikoen kondenak luzatzeko Auzitegi Gorenak indarrean jarritako dotrina indargabetzeko momentu garrantzitsuan aurkitzen gara. Auzitegi Konstituzionala une batetik bestera hasiko baita errekurtsoak aztertzen. Euskal Herrian behin eta berriro dotrina hau indargabetzea aldarrikatu badugu, exijentzia hau lortzeko eta kondena bete duten presoak behingoz kaleratzeko indar handia egitea da une honek eskatzen duena. Alderdi, sindikatu eta instituzioak zitalkeria honen aurrean irmoki aldarrikatu behar dituzte eskubideak, eta herritarrok gara benetan, gure indarrak bilduz eta mobilizazio erraldoi bat antolatuz, bizi arteko zigorra ezartzeko dotrina hau betirako desagertzea lortu dezakegunok.
Gogora ekarri nahi dugu Espainiako gobernuak Euskal Preso Politikoen aurka faktikoki bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak ezartzen joan dela azken urteotan. 2003ko kode penal berrian 30etik 40 urtera luzatu zuen gehienez betetzeko kondena. Lehendik ere, asmo berari jarraiki, erredentzioak desagerrarazi eta kondenaren 3/4ak beteta ere preso politikoei askatasun kondizionala ukatzen zitzaien jada. Kode penal zaharrarekin zigorturik, kondenak beteta edo betetzear zituzten preso politikoak kartzelan mantentzeko helburuarekin, zigorra luzatzeko dotrina asmatu eta indarrean jarri zuen Auzitegi Gorenak. Orduz geroztik guztira 71 preso politikoei aplikatu zaie dotrina hau. Espainiar konstituzioan ez dago kontenplaturik bizi arteko zigorra, baina euskal preso politikoei berariaz ezartzeko salbuespen neurriak ezarriz joan dira, eskubideen ikuspegitik legezko ez direnak, kondena bete dutenen bahiketa baita gertatzen ari dena. Hartara, bizi arteko zigor faktiko honek duen larritasuna azpimarratu nahi dugu. Oinarrizko askatasun eskubidearen aurkako irizpidea da, giza eskubideen ikuspegitik onartezina dena edonolako koiunturatan. Baina gainera, bakea eta demokrazia eraikitzeko aro berri batean aurka jotzen duen neurria da. Izan ere, gatazka konpontzea eta preso politikoak izaten jarraitzea bat ez datozen egoerak badira, presoak betirako kartzelan mantentzeko salbuespeneko trikimailu guztiak bakearen eta konponbide demokratikoaren aurkako neurriak dira, urgentziaz indargabetu beharrekoak.
Emergentziazkoa da era berean gaixotasun larriak dituzten presoek bizi duten egoera. Txus Martin eta Ibon Iparragirre dira egoera horien aurpegirik gordinenak, beraien bizia ere arriskuan baitago. Hamar preso politikok gaixotasun larriekin espetxean jarraitzen dute. Beste zortzi etxean dira, kontrol neurri zorrotzekin. Gaixorik diren preso guztiak kalera ateratzea ere, giza eskubideekiko begirunerik txikiena dugun guztiontzat urgentziazko helburu behar du izan.
2011/08/09
ONGI ETORRI!
Euskal Herri mailan sortu zen 'Egin Dezagun Bidea' ekimena. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatu eta guztiak etxera ekartzeko egin beharreko bidea guztion artean egin dezagun. Ondarru mailan ere jarraipena izango du 'Ein daigun bidi' ekimenaren bidez. Herri mugimendu honek helburu berbera izango du herri mailan. Mugimendu honek baditu berehalako helburuak ere; Ondarroan egingo diren ekintzen bidez, herritarrak batuz, guztion artean egin beharreko bide hori egitea.
Blog honen helburua ekintza horien berri ematea izango da batik bat, baina baita bestelako berri batzuk zabaltzea ere.
Guztiok batera bide hori errazago egingo dugu! Ein daigun bidi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













