Gauerdi aldera atxilotu du Espainiako Poliziak Jon Igor Urresti Osa, Ondarroan. "Erakunde terroristaren laguntzaile" izatea leporatzen diote, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Urresti atzeman ondoren, haren etxebizitza miatu dute poliziek. Dokumentu ugari eta informatika tresnak eraman dituzte Urrestiren etxetik. Bost orduz aritu dira miaketa egiten, gauerditik goizaldeko bostak arte.
Gaur Madrilera eramango dute, Espainiako Poliziaren komisaria batera. Lehenago, Bilbora eramango dute, sendagile batek ikus dezan, Poliziako iturriek berri agentziei azaldu dietenez. Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek inkomunikazioa ezarri dio.
okok
ResponderEliminarberan kamiseti gustasta
ResponderEliminar