Mostrando entradas con la etiqueta Gaixo Larriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gaixo Larriak. Mostrar todas las entradas

2012/10/18

Aitzol Gogorza espetxean da berriz, bost egunez erietxean egon eta gero

Aitzol Gogorza larri gaixotuta dauden euskal presoetako bat, berriz ere espetxean aurkitzen da atzotik, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Bost egunez Basurtuko ospitalean igaro ditu Gogorzak. Sendagaiak egokitu dizkiote, eta hobera egin du.

2012/08/30

Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman dio epaileak

Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak hartu du erabakia, herenegun Donostiako Ospitaleko onkologoekin bildu ostean, iturri juridikoen arabera. Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi du epaileak, presoak gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Aurretik preso gaixoa aske uztearen aurka agertu zen fiskala, presoak duen minbizia Zaballako espetxean artatu daitekeela argudiatuta. Fiskalak bost eguneko epea du epailearen erabakiari helegitea jartzeko. 
JARRAITU IRAKURTZEN->


2012/08/28

31 lagunek gose-greban jarraitzen dute Donostiako ospitalean. Bertan, mobilizazioak egiten dira egunero


31 lagun gose-greba mugagabea egiten ari dira orain Donostiako ospitalean. Gehienak joan zen ostegunean hasi ziren, baina batzuk lehenbiziko egunetatik ari dira. Zehazki, hiru lagunek 19 egun daramatza baraurik, beste batek 17, eta bik 10 egun inguru. Pertsona horiek pisu galera handia dute dagoeneko: 7 kilotik 13ra bitarte. 
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/08/25

Aurrera doaz mobilizazioak

Alamedan gaua pasatu dute herritar batzuk Iosuren askatasuna eskatzeko. Gaur eguerdian, gainera, konzentrazioa egin da. Aulki hutsak bete behar ditugu.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/08/22

Josu Uribetxeberriak gose greba utzi du, bere osasun egoera larria dela eta

Erabat ahul dago Uribetxebarria eta horregatik utzi du gose greba, bizitza lehenesteko. Euskal gizarteak du lekukoa orain. Preso gaixoak abuztuaren 8an ekin zion gose grebari Donostiako ospitaleko ziegan, bizi duen muturreko egoera salatzeko.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/08/17

Espetxeetako Zuzendaritzak Uribetxebarriari hirugarren gradua eman dio

Espetxeetako Zuzendaritzak Josu Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea onartu du. Atzo, Arrasateko presoaren diagnostikoa ezagutu berritan, Santiago Pedraz Audientzia Nazionaleko epaileak hirugarren gradua aplikatzeko aukera aztertzeko eskatu zion, Espetxeetako Zuzendaritzari. Gaur goizean, Zaballako espetxeko osasun batzordeak Donostiako Ospitalean presoari egin dizkioten osasun frogen emaitzak aztertu ditu, eta presoaren gaixotasun larri eta sendaezinak haren bizitza arriskuan jartzen duela ulertu dute. Hala Uribetxeberriari hirugarren gradoa ezartzeko idatzizko proposamena egin dute. Arratsaldean, Espetxeetako Zuzendaritzak proposamen hori onartu du. 

2012/08/11

Milaka lagunek Iosuren askatasuna eskatu dute Donostian

Gaur arratsaldean Donostian egin den manifestazioan milaka lagun batu gara Iosu Uribetxeberriaren askatasuna aldarrikatzeko. Iosuk kantzerra dauka eta abuztuaren 9tik gose greban dago. Beste hainbat preso ere gose greban daude Iosuri elkartasuna adierazteko eta bere berehalako askatasuna aldarrikatzeko.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/08/09

Bost pertsonak gose greba hasi dute Iosuren askatasuna aldarrikatzeko

Iosu Uribetxebarria presoaren muturreko egoera dela-eta, minbizia du eta bere gaixotasuna fase terminalean dago eta asteazkenetik gose greban dago, Herrira mugimenduak urrats berriak ematea erabaki du. Egoera krudel eta ez gizatiar honen salaketari jarraipena eman eta urrats kualitatibo bat emateko asmoz, Herrirak urgentziazko kontaktu erronda abiarazi du gaur eguerdian eta arratsaldean 100 lagun inguruk parte hartu duten asanblada informatiboa burutu du Donostia Ospitalean.
JARRAITU IRAKURTZEN->

28 euskal presok gose greba hasi dute Uribetxeberriarekin elkartasuna adierazteko

Villefranche sur Sâone, Sevilla II eta Castello IIko hogeita zortzi euskal presok gose greba abiarazi dute Iosu Uribetxeberriari elkartasuna adierazte aldera.

2012/08/08

Iosu Uribetxeberria preso gaixoak GOSE GREBA hasi du bere askatasuna eskatzeko

Iosu Uribetxeberria euskal presoak kantzerra dauka. Duela aste bete Leongo kartzelatik Donostia Ospitalera ekarri zuten, bere egoera larria dela eta. Egun 14 preso dira gaixo larriak direnak. Guzti horien askatasuna eskatzen dugu. Bihar elkarretaratzea egingo da Donostia Ospitale aurrean, 11:00etan. Giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen alde zaudeten guztioi biharko elkarretaratzean parte hartzera deitzen zaituztegu. LAGUNDU DEIALDIA ZABALTZEN! IOSU ASKATU!

Iosu Uribetxeberriaren eskutitza, gose greba iragarriz

IRAKURRI->