Mostrando entradas con la etiqueta Irratsaioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irratsaioa. Mostrar todas las entradas

2012/05/02

EIN DAIGUN BIDI IRRATSAIOA EZ DA EMITITUKO ASTE HONETAN

'RADIXU IRRATIAREN PRENTSA-OHARRA: Ostiral iluntzean, elizatik hurbil, tximista bat jausi zela-ta, Ondarroako RADIXU IRRATIAren tresneria kaltetuta suertatu zen. Zoritxarrez, kalteak emisioa etentzea dakar, beraz, aste batzuetan RADIXU IRRATIAren irratsaioek ezingo dute bete beraien entzuleekin duten hitzordua. Beraz, ostegunetako Ein daigun bidi irratsaiorik ez da egongo. Barkatu eragozpenak, ahal den azkarren konpontzen saiatuko gara.'


JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/04

BIXAR, EIN DAIGUN BIDI IRRATSAIU


Eguenin Ein Daigun Bidi Radixu Irratian.
Parot dotriñi gora ta behera ibiliko ga. Sinadura bilketa, zapatuko manifi Bilbon (apirilak 14ku), mateixala, eta Aste Santun osteko egitarau Parot dotrinin ingurun…
Eguena, apirilak 5, 21:00etatik 22:00etara, 105.5 FMan.

2012/03/06

KANDIDO, EGUAZTEN HONETAKO GONBIDATU EIN DAIGUN BIDI IRRATSAIUN

Aste honetan EGUAZTENEAN izango da Ein daigun bidi irratsaioa. Oraingo honetan, Kandido Zubikarai ondarrutar preso ohia gonbidatu dugu Kanpandorrera. Badakizue, beraz, hilaren 7an, EGUAZTENA, gaueko 21:00etatik aurrera ipini Radixu! 105.5 FM 


2012/02/09

EIN DAIGUN BIDI IRRATSAIO BEREZIA DOMEKAN!

Radixu Irratiaren 21. urtebetetzea dela eta, 48 orduko irratsaio etengabea izango da bariku iluntzeko 20:00etatik, domeka iluntzeko 20:00etara. Eta Ein daigun bidi irratsaioak bere tartea izango du, domekan eguerdiko 12:00etatik 15:00ak arte. Danak etxea ekarri arte... Ein daigun bidi 105.5 FMn be bai!

2012/01/05

GAUR, ASTERO BEZALA, EIN DAIGUN BIDI IRRATSAIOA

Mamarru eta Eneko Etxabururen senideak Radixun.
Errege bezpera gauean, badakigu erregeak ez direla etorriko Kanpandorrera…
(ei! teilatu konpontzea igual? Zelaik kartaik ez touela bixaldu? hasi ga! Ontxe be urte hasieri ganora baik! Kesi antimonarkikuk, Olentzeroi ez eta honeei zeatxik,
kesi abuela fuma, atxitxe txipiron, ixiko inkata, osaba kortxelin Leodaddiai gedditxik agaaddddataaaa)
Baina ondarrutar preso nagusienaren eta gazteenaren senideak bai etorriko zaizkigula bisitan, hau da Mamarru eta Enekoren senideak.
Eta Ein daigun bidi irratsaiokoek eurei elkarrizketa egiteko aprobetxatuko dute.
Gaueko 21:00etatik aurrea, Radixu Irratian (105.5 FM)