Mostrando entradas con la etiqueta Urtarrilak 7. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Urtarrilak 7. Mostrar todas las entradas

2012/01/07

HERRI BATEN OIHUA


"Bilboko kaleak jendez gainezka jartzea lortu dugu, eta gaur munduak Euskal Herrira begiratu beharra du ezinbestean, euskal presoen eta iheslarien oinarrizko eskubideen errespetua aldarrikatzen duen herriaren gehiengoari". Ondorio hori atera du Egin Dezagun Mugimenduak gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioko ekitaldiko hitzaldian.
Martxa "ikaragarria" aurreikusten zuten antolatzaileek, eta oso gustura amaitu dute. Beñat Zarrabeitiak (Egin Dezagun Bidea): ”Fermin Muguruzak kantatzea bukatu duenean, manifestazioko azkenak artean Zabalburun zeuden [manifestazioburua bukaerara heldu eta 35 bat minutura amaitu du Muguruzak azken kanta]. Lehen datuen arabera, 100.000 lagunetik gora izan dira".
"Espainiako eta Frantziako gobernuek bihartik aurrera gatazkaren konponbidean egiazko pausoak ematen hasi behar dute, euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatzen hasiz", esan dute Egin Dezagun Bideako bi lagunek, udaletxe aurrean.
"Buka dezatela gaurko espetxe politika —mendeku eta errepresioan oinarritutakoa baita—, eta hel diezaiotela gatazkaren behin betiko konponbide prozesuari modu positiboan. Dagoeneko ez dago aitzakiarik, eta ez du egon behar luzamendu gehiagorik". Eskaerak: presoak "eskubide guztiekin" Euskal Herriratzea, zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituzten presoak, gaixotasun larriak dituztenak eta zigorra beteta izan arren kondena luzatu dietenak askatzea, eta isolamendu nahiz bakartze egoerak amaitzea.
Mobilizatzen jarraitzeko dei egin dute, "aldaketaren giltza euskal jendartearen eskuetan dagoelako".







MANIFESTAZIOKO BIDEOA, HEMEN: IKUSI

MANIFESTAZIOA ZUZENEAN SEGITZEKO AUKERA EGONGO DA, HEMEN

Arratsaldeko 17:30etatik aurrera Bilbon egingo den Herri Mobilizazio Orokorra zuzenean segitzeko aukera egongo da, blog honetan.


GAUR, 17:30ETAN LA CASILLA-TIK

IRITSI DA EGUN HANDIA!

2012/01/04

LARUNBATEKO HERRI MOBILIZAZIO OROKORRA 'ISILA' IZANGO DA

Duela minutu gutxi Egin Dezagun Bideak esan duenez, larunbatean euskal preso politikoen alde egingo den herri mobilizazio orokorra 'isila' izango da.
Egin Dezagun Bideako kide den Amaia Esnalek ETB1eko 'Azpimarra' saioan esan duenez, larunbateko manifestazioa isila izatea erabaki dute mobilizazioaren helburua eta mezua ez 'deformatzeko'.
Auzitegi Nazionalaren ezarritako baldintzez eta Lakuako barne sailak egindako abisuetaz hitz egin du Esnalek. Gainera, Egin Dezagun Bideako kideak manifestazioaren helburuak ez direla aldatu gogorarazi du. Azkenik, martxa isila izatearen arrazoia edonolako istiluak ekiditea dela azpimarratu du Esnalek.


"BATZUETAN ISILTASUNA DA GARRASIRIK OZENENA"


KOLOSALA IZANGO DA!

2011/12/27

ZUNBELTZ LARREAREN ESKUTITZA

Datorren urtarrilaren 7an, urtero bezala, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon, baina oraingo hau ez da aurrekoetan egin diren bezalako manifestazioa; oraingoa ezberdina da, Euskal Herria benetako bakea lortzeko bidea egiten ari den unean gauzatuko den manifestazioa da hau. Horregatik da ezberdina.
Abenduaren 30ean Durangon, eta urtarrilaren 7an Bilbon, euskal presoen eskubideen defentsa egingo da; euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatuko da, baina hori ez da izango guztia. Bi data hauetan, zabaldu den bake prozesuaren alde egingo da, bake justu baten alde, Euskal Herriari dagozkion eskubide guztiak onartuko dizkion bakearen alde. Finean, gure etorkizuna modu aske batean hautatzeko eskubidea eskainiko digun bake baten alde egingo dugu. Bilbo eta Durangoko kaleetan presoen eskubideak, eta bake justu bat aldarrikatuko dira, biak eskutik doazelako, presoen eskubideak bermatzeak, eta presoen aldarrikapenak onartzeak nahi eta behar dugun bake horretarako gerturatzen gaituelako. Beharrezkoak dira preso gaixoen etxeratzea, 197/2006 doktrinaren desaktibatzea eta zigor osoa betea duten presoen kaleratzea; beharrezkoa da baita, 3/4ak eta 2/3ak bete dituzten presoen kaleratzea. Hala nola, beharrezkoa da dispertsio politikarekin amaitzea, EPPKri estatus politikoa onartzea bake prozesuan parte aktibo izatea bermatuz. Beharrezkoa da, azkenerako, espetxeetan euskal preso politikorik ez geratzea. Gatazka latz hau atzean uzteko neurri guzti horiek ahalik eta arinen hartu behar dira; ezinbestekoak dira bake bidean aurrera pausoak emateko, eta alde humanotik ere oso beharrezkoak dira.
Guzti honengatik, Castellongo espetxetik abenduaren 30eko eta urtarrilaren 7ko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaituztet; presoen eskubideen alde borrokatzera, amnistiaren alde borrokatzera, eta are gehiago, egunero zuen ikastetxe, lantegi, auzo eta herrietan guzti horren alde lan egitera animatzen zaituztet. Ziur izan guk etenik gabe borrokatuko dugula; guztion indarrarekin lortuko dugu!
Besarkada bat.
Autodeterminazioa eta amnistia!
Euskal preso eta iheslariak etxera!
Gora Euskal Herria askatuta!
Zunbeltz Larrea
-Euskal preso politikoa-

2011/11/30

KOLOSALA IZANGO DA

URTARRILAK 7, HERRI MOBILIZAZIO OROKORRA BILBON


MILAKA DIRA JADA ATXIKIMENDUAK.


EMAN ZURE ATXIKIMENDUA ONDOKO WEBGUNEAN:
www.kolosalaizangoda.info