Mostrando entradas con la etiqueta Ibon I. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ibon I. Mostrar todas las entradas

2012/07/25

Xeber, Olaitz, Zunbeltz eta Igor absolbitu eta beste auzipetuen zigorrak jaitsi ditu auzitegi nazionalak

Auzitegi nazionalak Xeber Uribe, Olaitz Lema, Zunbeltz Bedialauneta eta Igor Martin ondarrutarrak absolbitu ditu. Horrez gain, Urtza Alkortari 5 urtera jaitsi diote zigorra eta Ibon Iparragirre eta Asier Badiolari 10 urtera (2.5 urte beteta dituzte jada). 

2012/05/10

IBON IPARRAGIRREREN OSASUN EGOERA

Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarraren osasun egoerari buruzko prentsa oharra kaleratu du 'Iparra galdu baik' plataformak. Hona hemen ohar osoa.


JARRAITU IRAKURTZEN->


2012/02/28

EPAIKETA POLITIKOEN AURKAKO MANIFESTAZIOA MARTXOAK 3AN, ONDARROAN

Martxoak 3an, zapatun, manifa egingo dugu Ondarroan duela bi urte atxilotu zituzten herritarren kontrako epaiketak salatzeko. Ordubatean irtengo gara alamedatik. Etorri zeu be!

2011/10/14

IBONEK PRESO JARRAITZEN DU. HAUXE DA EGOERA

Ibonen abokatuak esan digunaren arabera, Entzutegi Nazionaleko epaileek hartu duten erabakiak Ibonek egin gabe duen epaiketa bati dagokio, epaiketa horren zain dagoen bitartean behinbehineko askatasuneko erregimena ebatsiz. Beste epaiketa batzuk ere pendiente ditu, baina horietan ez da behinbehineko kartzelarik eskatzen Ibonentzat. Jada betetzen ari den zigorrari dagokionez, Espetxe Zuzendaritzak hartu behar du azken erabakia -hau da, Gallizok-, eta itxura guztien arabera, Entzutegi Nazionalak hasitako bideari jarraituko diote.
Izan ere, Ibon betetzen ari den zigorrari dagokionez, Basauriko espetxeko zuzendariak izan du beti azken erabakia, eta Ibonek oraindik egin gabe duen epaiketa hori jarri izan du aitzakiatzat bere baldintzapeko askatasuna ukatzeko orduan. Orain, epaiketa hori kudeatzen duten epaileek Ibonen behin behineko askatasuna agindu dutenean, Espetxe Zuzendaritzak ez luke eduki behar inolako arazorik bere baldintzapeko askatasuna bideratzeko. Beraz, zentzu honetan itxaropentsuak izateko motibuak ditugu.
Edonola ere, ez dugu ahaztu behar une honetantxe Ibonek ez daukala Entzutegi Nazionaleko epaileen erabakiaren berri. Isolamendu egoeran jarraitzen du, eta gaur bertan, goizean, Ertzantzak Ibon bisitatzea galarazi dio Gernikako Akordioko ordezkaritzari. Ibonen senideek, bera ikusi gabe jarraitzen dute, telefono deirik gabe, telebista, irrati eta egunkaririk gabe, eta asteburuko bisiten eskubideak ere kolokan jarraitzen du.
Beraz, asteburuko mobilizazioak mantenduko ditugu, hurrengo lelopean:
IBON, OSPITALETIK ETXERA!!!
Honek ez du esan nahi berehala ospitaletik atera eta etxera ekarri nahi dugunik. Ibon dagoen moduan egonda, eta diagnostiko mediku argi eta faborablea ez dagoen bitartean, hau da, sendatzen eta sendotzen ez den bitartean, hoberen dagoen lekua ospitalea da. Hori bai, baldintza duinetan, beste edozein gaixo bezala, eskubide guztiekin eta bere senide eta lagunen babes, laguntza eta maitasunarekin. Eta handik, etxera.
Animo, ia ia lortu dugu eta!!!

AZKEN ALBISTEAK: KOMUNIKABIDE BATZUK DIOTENEZ, IBON IPARRAGIRRE ASKATZEKOTAN OMEN DAUDE

BERRIAK, EL PAISEK ETA EL MUNDOK EMAN DUTE ALBISTEAK. HONA HEMEN BI BERRIAK:

http://www.berria.info/albisteak/56001/ibon_iparragirre_aske_gera_daiteke_datozen_orduetan.htm

http://politica.elpais.com/politica/2011/10/14/actualidad/1318595462_790237.html

http://www.elmundo.es/elmundo/2011/10/14/espana/1318601900.html

ALBISTE GEHIAGO JASO ARTE ASTEBURUKO DEIALDIAK MANTENDU EGITEN DIRA.

2011/10/13

PRENTSAURREKOA EGIN DA GAUR GOIZEAN BILBON, IBONEN EGOERA SALATUZ





Agerraldian irakurri den testua:

Gaurko agerraldiaren funtsa oso argia da: Ibon Iparragirre berehala askatu behar dutela exijitzeko bildu gara. Ondarruko presoa larri gaixo dago, duela 20 urte GIB birusarekin kutsatuta dago, eta azken hilabete eta asteetan bere egoerak okerrera egin du nabarmen.
Bere defentsak era nabarmenean jaitsi dira eta osasun egoera oso oso larrian dago. Atzo, sukarrak jota zegoela, Basauriko espetxetik Basurtuko Ospitalera eraman zuten. Berta ingresatuta dago une honetan eta medikuek birikietako infekzio bat detektatu diote.
Osasun asistentzia egokia eta iraunkorra behar du, edozein kutsatze atzeraezina bilakatu baitaiteke. Ezin du preso egoten jarraitu ezta minutu bat bera ere. Ibonen bizitza jokoan dago.
Gogor salatu behar dugu Ibon Iparragirre eta bere senideak Instituciones Penitenciarias eta Ertzaintzaren partetik jasotzen ari diren tratua. Basurtuko Ospitalera trasladatu zutenetik, familiak ezin izan du berarekin egon. Ertzaintzaren jarrera, osasun egoera larri batetan egonda ere etzikioten eskuburdinak kendu, onartezina da. Abokatuari ere mota guztietako trabak jarri dizkiote Ibonekin egoteko, demokrazia eta oinarrizko giza eskubideak urratzen diren Estatuetan suertatzen den gisara.
Abokatuak 20 minutu eskas eman zituen atzo Ibonekin. Denbora horretan ezin izan zuen preso ondarrutarra ukitu eta gelan bi ertzainen presentzia etengabekoa izan zen. Eskubide urraketa lazgarri honen aurrean, Alfonso Zenon abokatuak salaketa jarri zuen Bilboko Goardia Epaitegian. Egoera benetan sumingarria da.Ibon bakarrik dago, isolaturik, komunik gabeko gela batetan. Komunera joan ahal izateko, ertzainei baimena eskatu behar die. Behin baimena eskuratuta, ertzainek Iparragirre komun barruraino jarraitzen dute. Ez du deiak egiteko eskubiderik, ezta Ospitalean ematen ari den denbora eramangarriago egiteko beste elementurik.
Ibonen bizitza arrisku larrian dago, baina Espetxetako Zuzendaritzakez du inolako aurrerapausurik ematen, polizia autonomikoak traba ugari jartzen ditu eta Ibon Iparragirre eta bere senideen eskubideak nabarmen urratzen ari dira.
Espetxe politikaren aurpegirik ankerrenaren aurrean gaude. Gure senide eta lagunen bizitzak arrisku larrian jarriz eta eskubide urraketa muturreraino eramanez. Espainiar Gobernuak eta Espetxetako Zuzendaritzak egun Europa osoan indarrean dagoen bortizkeria politikorik handiena aplikatzen dute, euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politika.
Espetxe politikak ezin du konponbide demokratiko, bake eta eskubide urraketarik gabeko agertoki baten ukazioa betikotzeko armategia izan. Eskandalu politiko erraldoia, Giza Eskubideen alorrari dagokionez sekulako drama eta euskal jendartearen gehiengoaren nahia eta borondatearen kontrako eraso larria da espetxe politika.
Une honetan, Ibon Iparragirreren bizitza jokoan dago eta espainiar Estatuak eta Espetxetako Zuzendaritzak ez dute ez gizatasunik ezta bakearen, giza eskubideen eta demokraziaren balorekiko inolako errespeturik erakusten.
Izan ere, Euskal Herrian hainbat eragileek eskubide guztiak errespetatu eta bermatuko dituen konponbide demokratiko baten alde burubelarri egiten dugunean, espainiar Gobernuaren jarrerak Ibon Iparragirreren eskubideak bortizki urratzu eta bai presoari bai bere ingurune hurbil osoari sekulako sufrimendua eragiten ari da.
Egoera honekin amaitu behar dugu. Bai Ibon Iparragirre, bai gaixo dauden beste preso gaixoak berehala askatu behar dituzte. Eta horrekin batera, espetxe politikak errotik aldaketa behar du, oinarrizko eskubideak urratu eta euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahia mezpresatu egiten baitu.
Hortaz, Etxerat Elkarteak bat egiten du igande honetan 12:30tan Ondarroan burutuko den manifestazioan. Horrekin batera, mezu argi bat helarazi nahi dugu: Etxerat Elkarteak indar eta gogo biziz lanean jarraituko du gure senide eta lagun presoen eskubideen alde. Etxean eta bizirik nahi ditugulako.

2011/10/12

BIHAR JAIKI HADIREN PRENTSAURREKOA ARRIAGAN. IBON ETXEA!


20 minutu eskas iraun duen elkarrizketan, Ibonek kartzelan baino okerrago dagoela adierazi dio bere abokatuari. Elkarrizketa osoa bi ertzainen zaintzapean burutu da eta Ibon ukitzen ere ez diote utzi abokatuari. Daukan gaitzaren inguruan inongo azalpenik ez jasotzeaz gain -abokatuak esan dio birikietako infekzioa duela-, isolamenduan dagoela adierazi du Ibonek: ez dauka bisitarik, ez telebistarik, ez irratirik, ez dauka telefono deiak egiteko eskubiderik,  ezin du irakurri ezta idatzi, eta ez dauka ohetik altxatzeko baimenik: pixa egiteko ere txirrinari eman behar dio, eta ertzainen begiradapean egin behar ditu bere premiak. Beraz isolamendurik bortitzenean dago.
Abokatuak adierazi duenez, Madrileko Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegian gaur ez dago inor, eta eskakizuna bihar bertan sartuko duen arren, litekeena da erantzuna gutxienez datorren astera arte luzatzea. Hori gertatzen bada, Ibon bisitarik gabe geldituko da, hain zuzen ere, bere senide eta lagunen babesa eta maitasuna inoiz baino gehiago behar dituenean. Ibonen egoeraz kezkatuta bereziki, eta orokorrean euskal preso politikoek bizi dituzten bizi baldintza ankerrak salatzeko, bihar Jaiki Hadik prentsaurrekoa emango du Bilbon, Arriagako eskaileretan, eguerdiko 12:00etan. Jendearen babesa eskatu dute, eta hurbildu ahal direnentzat hitzordua 11:30etan jarri da, Arriaga aurrean

MOBILIZAZIOAK! IBON ETXEA!

Urriak 15: Kontzentrazio isila Basurton, 12:30-14:30
Urriak 16: Gizakatea (12:00) eta Manifestazioa (12:30) Ondarroan

2011/10/11

IBON ASKATU!

Gaur arratsaldean agerraldia egin da udal pleno aretoan



IBON BASURTOKO OSPITALERA ERAMAN DUTE

Ibon gaur goizean Basurto ospitalera eraman dute anbulantzian, Basauriko kartzelako medikuaren aginduz, 38,5ko sukarra zeukala ikusita. Une honetan basurton daukate, gela batean, esposatuta, lau ertzainek kustodiatuta. Gerriko mina dauka, baina medikua oraindik ez da agertu. Bere ama eta emaztea daude bertan, baina ez diete utzi Ibonekin egoten. Ibonen amak bere semeari esposak kentzeko eskatu die poliziei, baina ez diote kasurik egin.  Hau ikusirik, deiadar eginez Ibonekin komunikatzen saiatu da, nola dagoen jakiteko, baina modu txarrean Ibon zegoen gelatik urrundu egin dute. Hauxe da momentuz dakiguna, eta ikusten duzuenez, torturak jarraitzen du, bai Ibonentzat eta bai bere familia eta lagunentzat.
IBON ASKATU, ORAINTXE BERTAN!!!

2011/10/05

EGOERA LARRIAN

Turrune! blogetik jasotako informazioa


Ibon Iparragirre preso ondarrutarrari egindako azken odol analisien emaitzen arabera Ibonen osasun egoera zeharo okertu da Basaurin dagoenetik. Hori dela eta ostegun honetan, urriak 6,  Jaiki Hadik urgentziazko prentsaurrekoa emango du datu zehatzak eskainiz, eta Iparra Galdu Baik plataformak datorren larunbatean Basauriko kartzelaren aurrean kontzentrazio batera deitu du, 11:30etatik aurrera.
Ibonen bizitza kolokan dago, eta lehenbailehen atera behar dugu.
Preso Gaixo Larriak Etxera. Ibon Etxea!