Mostrando entradas con la etiqueta Sinadura Bilketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sinadura Bilketa. Mostrar todas las entradas

2012/05/31

ARARTEKOAREN ESKUTAN DAUDE '8+18+10=36' KANPAINAN BATUTAKO SINADURAK

Eguazten arratsaldean Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimeneko ordezkaritza Arartekoarengana joan zen 197/2006 dotrinaren kontrako sinadurak entregatzera. Guztira, 1890 sinadura batu ziren Ondarroan martxoa-maiatza bitartean.


JARRAITU IRAKURTZEN->


2012/04/17

8+18+10=36 KANPAINA AURRERA DOA

Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 dotrina edo Parot dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi genuen martxoaren 23an. Kamiñazpitik Artaraino, herriko hainbat denda, taberna eta jatetxetan sinadura paperak aurkituko dituzue, baita martitzenetan Itsasaurreko merkadilloan eta baita astebukaeretan Alamedan eta Kalekurutzean jarritako mahaietan ere. Sinadura bilketa maiatzaren 6an amaituko da.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/16

SINADURA BILKETAK MARTXAN JARRAITZEN DU!

197/2006 dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi genuen martxoaren 23an. Gogoratu behar dugu, Isidro Garalde Bedialauneta "Mamarru" ondarrutar presoak 2010eko otsailean bete zuela bere kondena, baina Parot dotrina aplikatu eta Puerto1eko kartzelan daukate harrez geroztik. Horrez gain, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen informeetan sartu du ere Garalde.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/09

GOGORATU! LARUNBAT HONETAN HITZORDUA DUGU BILBON!

Konstituzionalaren azken erabakiaren ondorioz, hau da, Parot dotrina edo 197/2006 sententzia mantentzearen erabakia, datorren apirilaren 14an, zapatuan, manifestazioa izango da Bilbon dotrina hau indargabetzeko eskatzen.

Gogoratu behar dugu Isidro Garalde Bedialauneta ondarrutar preso politikoak 2010eko otsailean bete zuela bere kondena (18 urtekoa) eta Parot dotrina aplikatu ziotela (beste 10 urte). Horrez gain, Jaiki Hadi medikuen elkarteak gaixo dauden presoei buruzko informeetan Garalderen osasun egoera ere salatu du.
ONDARRUN beran alde eingo dizen ekintzetako bat, beran askatasunan aldeko sinadura bilketi re ta horretako herriko taberna gehixenetan zabaldute dazen orrixetan sinatu ahal zeinke. Danon sinadurak bir douz EKIN LANARI ta 197/2006 Doktrina indargabetu.

2012/03/24

197/2006 DOKTRINA INDARGABETZEA ESKATZEKO SINADURA BILKETA HASI DA GAUR

Gaurtik hasita eta datorren maiatzaren 6rarte sinadura bilketa egingo da Ondarruko kaleetan 197/2006 doktrina indargabetzea eskatzeko, 'Parot doktrina' bezala ezagutzen dena.
8+18+10=36 urte.
EZTA DERETXOIK! MAMARRU ETXEA!