Mostrando entradas con la etiqueta Ein daigun bidi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ein daigun bidi. Mostrar todas las entradas

2012/08/07

Amnistia eguneko bazkariko tiketak, salgai

Gaurtik aurrera salgai daude amnistia eguneko bazkariko tiketak. Kulixka eta Anaitasuna tabernetan daude tiketak, 20 eurotan. Hona hemen amnistia egunerako Ein daigun bidik antolatutako ekintzak. 
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/08/04

Jendetza batu da euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazten.

Elkartasuna hondartzaraino ekimena burutu da gaur Ondarroa eta Mutriku herrien artean. Jendetza batu da euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko, baita senideei ere. Argazki sorta txiki bat, hemen. Argazki gehiago igoko ditugu hurrengo egunetan. 
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/07/04

ARGAZKI BILDUMA MARTXAN DA!

Ondarruko 'Ein daigun bidi' ekimenaren argazki bilduma martxan da. Bertan ekimen honek antolatutako ekitaldietako argazki guztiak ikusi ahal izango dituzue. Guztira 1.000 argazkitik gora. Informazio gehiago albiste honetan.


JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/07/01

EUSKAL HERRIKO KAMISETA AZOKAKO IRABAZLEAK, ONDARROA MAILAN

Zapato azulean ospatu zen Euskal Herriko kamiseta azokan Ondarroako kamiseta onenaren saria 'Ein daigun bidi' ekimenak irabazi zuen. Ezkerrean agertzen den kamiseta modeloak irabazi zuek saria.


JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/06/23

ZOIXONAK HIRUROI!

Atzo herriko frontoian Zunbeltz Larrea, Aitzol Etxaburu eta lagunaren urtebetetzeak ospatu genituen. Bertako argazkiak laister igoko ditugu webgune honetan. Zoixonak hiruroi!


2012/05/31

ARARTEKOAREN ESKUTAN DAUDE '8+18+10=36' KANPAINAN BATUTAKO SINADURAK

Eguazten arratsaldean Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimeneko ordezkaritza Arartekoarengana joan zen 197/2006 dotrinaren kontrako sinadurak entregatzera. Guztira, 1890 sinadura batu ziren Ondarroan martxoa-maiatza bitartean.


JARRAITU IRAKURTZEN->


2012/05/30

ASANBLADA INFORMATIBOA EGINGO DA GAUR ILUNTZEAN, ALAMEDAN

Xabier Aranburu igandean atxilotua izan zen eta atzo arratsaldean Parisera eraman zuten. Egunero bezala. Iluntzeko 20:00etan asanblea informatiboa egingo da Alamedan. Bertan emango da hemendik aurrerako mobilizazioen berri.

2012/05/28

MOBILIZAZIOAK EGINGO DIRA ATXILOTUAK INKOMUNIKATUTA DAUDEN BITARTEAN

Xabier Aranburu ondarrutar gaztea pasa den igande eguerdian atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oreretako gazte batekin batera. Akitaniako Caunas herrian izan zen atxiloketa eta inkomunikazio egoeran daude bi atxilotuak. Frantziako legeak ezartzen duenez, gehienez 96 ordurarte luzatu daiteke inkomunikazioa. Egoera honek iraun bitartean mobilizazio ezberdinak egingo dira Ondarroan.

2012/05/27

ZOIXONAK KEMEN!

Atzo gauerdian ospatu genuen Kemenen eguna, literatura, bertso ta olerkiz lagunduta, giro onean. Plaza musikan egin zen ekitaldia, Jai Braian tabernaren parean. Argazki pare bat eta Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak hitz egin zueneko momentuaren bideoa, hemen.
JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/05/23

ZAPATUAN OSPAKIZUNA DAUKAGU!

Larunbat gauerdian Kemenen urtebetetzea ospatuko dugu Braianen! Maiatzak 26, larunbata, plaza musikan batuko gara bertso, olerki, literatur irakurketa... eta horrelakoak egiteko. Beti ere jai giro ederrean! Animatu eta etorri!



2012/05/11

ANTXOA EGUNEAN TONBOLA JARRIKO DUGU!

Antxoa egunean tonbola jarriko dugu Ondarroan. Boleto bakoitzak euro bat balioko du. Guztira 700 sari baino gehiago egongo dira jokoan! Animatu eta lagundu 'Ein daigun bidi' ekimenari!


2012/05/01

ZOIXONAK AITZOL!

Gaur Aitzol Etxaburu preso ondarrutarraren urtebetetzea da. Animatu eta idatzi eskutitz bat Aitzoli. Albiste honen barruan aurkituko duzue helbidea. Gainera, Ein daigun bidi ekimenak bideo bat prestatu du hori ospatzeko! SARTU HEMEN BIDEOA IKUSTEKO



JARRAITU IRAKURTZEN->



2012/04/25

KANPAINAKO BIGARREN HITZALDIA ERE ARRAKASTATSUA IZAN DA



8+18+10=36 kanpainaren barruko bigarren hitzaldia izan da gaur Kofradia zaharreko aretoan. Oraingoan Jaiki Hadi elkarteko kide den Oihana Barrios psikologoa izan da mintzalari. Argazkietan ikusten den bezala, bigarren jardunaldi hau ere arrakastatsua izan da. Gogoratu egutegia aurrera doala eta kamiseta salmenta eta sinadura bilketa ez direla gelditzen!

2012/04/22

ARGAZKI GALERIA: ELKARTASUN MARTXA PUERTORA

8+18+10=36 kanpainako ekitaldixak martxan jarraitzen dabe. Zapatun Puerto de Santa Mariako kartzelan eon giñan, Cadizen, Mamarrun askatasune aldarrikatzen. 30 lagun inguru, Mamarrun kamisetakin, etxea bir douela aldarrikatzen! 50 argazki baño gexaua dakauz, hamentxe ikusgai.

JARRAITU IRAKURTZEN->

2012/04/21

1.076 KILOMETRO EZ DIZ NAHIKU GU GELDITZEKO!

Iritsi da espedizioa Puerto de Santa Mariako kartzelara. 30 lagun inguru joan gara Isidro Garalde 'Mamarru' preso ondarrutarraren askatasuna aldarrikatzera. Atzo iluntzean atera zen autobusa eta gaur goizean iritsi dira Puertora, 1.076 kilometro egin ostean. Nahi, helburu eta behar bakarrarekin, Mamarru etxea! 8+18+10=36 kanpaina aurrera doa!