Kalamendin egon gara gaur goizean Asierren eta Xabiren urtebetetzea ospatzen. Bigarren urtez egin da mendi martxa eta jende asko batu gara. Goian hamaiketakoa ere egin dugu! Argazki gehiago, hemen.
Mostrando entradas con la etiqueta Xabier A. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Xabier A. Mostrar todas las entradas
2012/09/22
2012/06/26
XABI ARANBURUREN HELBIDEA
2012/06/23
ZOIXONAK HIRUROI!
2012/06/01
XABIER ARANBURU KARTZELAN SARTU DUTE
Xabier Aranburu ondarrutarra eta Oroitz Gurrutxaga oreretarra Fleuryko kartzelan sartu dituzte, fiskaltzaren eskaria onartuta. Kartzela horretan bertan dago Aitzol Etxaburu ondarrutarra ere. Igandean atxilotuak izan ziren Caunan (Akitania), Frantziako Poliziaren eta Espainiako Poliziaren arteko mugimendu batean.JARRAITU IRAKURTZEN->
2012/05/31
GERNIKAKO AKORDIOA SINATU ZUTEN ONDARROAKO ERAGILEEK PRENTSAURREKOA EMANGO DUTE GAUR
Arratsaldeko 19:00etan emango da prentsaurrekoa, Alamedan. Xabier Aranburu ondarrutarrari buruz egingo da hitz. Horren ondoren, 20:00etan, manifestazioa egingo da Alamedatik bertatik.JARRAITU IRAKURTZEN->
2012/05/30
ASANBLADA INFORMATIBOA EGINGO DA GAUR ILUNTZEAN, ALAMEDAN
Xabier Aranburu igandean atxilotua izan zen eta atzo arratsaldean Parisera eraman zuten. Egunero bezala. Iluntzeko 20:00etan asanblea informatiboa egingo da Alamedan. Bertan emango da hemendik aurrerako mobilizazioen berri.
2012/05/29
XABIER ARANBURU PARISERA ERAMAN DUTE
Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) eta Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria, 1981) Baionako polizia etxetik Parisera eraman dituzte arratsaldean, epailearen aurretik pasatzeko. Adi ondorengo mobilizazioei:JARRAITU IRAKURTZEN->
2012/05/28
MOBILIZAZIOAK EGINGO DIRA ATXILOTUAK INKOMUNIKATUTA DAUDEN BITARTEAN
Xabier Aranburu ondarrutar gaztea pasa den igande eguerdian atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oreretako gazte batekin batera. Akitaniako Caunas herrian izan zen atxiloketa eta inkomunikazio egoeran daude bi atxilotuak. Frantziako legeak ezartzen duenez, gehienez 96 ordurarte luzatu daiteke inkomunikazioa. Egoera honek iraun bitartean mobilizazio ezberdinak egingo dira Ondarroan.
2012/05/27
XABIER ARANBURU ONDARRUTARRA ATXILOTU DU FRANTZIAKO POLIZIAK GAUR EGUERDIAN
Arratsaldeko 15:30ak aldera jazo da atxiloketa, Caunan (Akitania). Berarekin batera Oroitz Gurrutxaga ere atxilotu dute, Oreretako gaztea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


