2012/04/17

8+18+10=36 KANPAINA AURRERA DOA

Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 dotrina edo Parot dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi genuen martxoaren 23an. Kamiñazpitik Artaraino, herriko hainbat denda, taberna eta jatetxetan sinadura paperak aurkituko dituzue, baita martitzenetan Itsasaurreko merkadilloan eta baita astebukaeretan Alamedan eta Kalekurutzean jarritako mahaietan ere. Sinadura bilketa maiatzaren 6an amaituko da.
JARRAITU IRAKURTZEN->

197/2006 DOTRINA INDARGABETU
8+18+10=36! Nahikure... Mamarru etxea!

Ondarroako Ein Daigun Bidi ekimenak 197/2006 dotrina edo Parot dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi genuen martxoaren 23an. Kamiñazpitik Artaraino, herriko hainbat denda, taberna eta jatetxetan sinadura paperak aurkituko dituzue, baita martitzenetan Itsasaurreko merkadilloan eta baita astebukaeretan Alamedan eta Kalekurutzean jarritako mahaietan ere. Sinadura bilketa maiatzaren 6an amaituko da. Gure eskerrik beroena zuon sinadura eman eta emango duzuen hainbat eta hainbat herritarroi.

Kanpainaren zergatia
Isidro Garalde Bedialauneta “Mamarru” ondarrutar preso politikoak 2010eko otsailean bete zuen ezarritako kondena, baina Parot dotrina aplikatu eta Puerto1eko kartzelan daukate harrez geroztik. 
Kanpainarako erabilitako zenbakiok jeroglifikoa diruditen arren, 8 + 18 + 10 = 36, Mamarruren espetxe-historiala dira: 8 urte egin zituen preso Frantzian. Ondoren estradizioa, eta 18 urte egin ditu Espainiako kartzeletan, eta etxera zetorrelakoan kondena amaituta, ba ez, beste 10 urte gehitu diote, zigorraren luzapena, Parot Dotrina aplikatuz (10 hoietatik bi urte eginak ditu dagoeneko)=36 urte! Nahikure!

Jaiki Hadikoen gaixo larrien informean
Horrez gain, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen informeetan sartu du ere Garalde. 2006an bihotzekoak eman zion eta kardiopatia arazoak ditu. Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua behar dute eta baita era egokiena gaixotasunaren larritzea eragozteko. Behar dituen osasun neurriak kontuan hartuz, jarraipen estua eta zorrotza behar du, espetxeko baldintzek, tentsioak eta mugak mugatzen dutena. Gainera bere adinak (61 urte) eta urte asko kartzelan egon izanak (28) eragin zuzena izan dute gaixotasunaren agerpenean. Hori dela eta, etxean beharko luke, bertako Osasun Gunean zain dezaten eta familiarengandik ahalik eta hurbilen. Horregatik, Mamarruren berehalako askatasuna eskatzen dugu.  Mamarru etxea!

Egitaraua
Guzti horren aurrean, sinadura bilketaz gain, Elkartasun Martxa antolatu dugu apirilaren 20an Puertora. Irteera, Ondarroako Itsasaurretik izango da ostiralean, enkarteladaren ostean. Larunbat goizean, hilaren 21ean, elkarretaratzea izango da Puertoko kartzela aurrean. 
Gainera, datozen hiru asteazkenetan, bihartik hasita, hitzaldiak antolatu dira Parot dotrinaren inguruan Ondarroako Kofradia Zaharrean 19:00etan. Hitzaldiok gai berbera landu arren, protagonista ezberdinek hitz egingo dute: hilaren 18an, Kandido Zubikarai eta Iñake Goñi izango dira berbetan (preso ohia eta senidea, Parot dotrina bizi izan dute); hilaren 25ean Jaiki Hadiko medikuek izango dira, eta maiatzaren 2an Kepa Manzisidor abokatuak parte hartuko du. Maiatzaren 6an, MANIFESTAZIOA izango da Alamedatik, 13:00etan «Parot dotrina indargabetu» lemapean. Danok zaudete gonbidatuta!

Eta maiatzaren 7an, batutako sinadura guztiak Arartekoarengana, Tribunal Constitucionalera eta Espainiako Justizia Ministeritzara bideratuko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario