
JARRAITU IRAKURTZEN->
Ondarroako Ein Daigun Bidi taldeak 197/2006 dotrina indargabetzea eskatzen sinadura bilketa hasi zuen martxoaren 23an. Gogoratu behar dugu, Isidro Garalde Bedialauneta "Mamarru" ondarrutar presoak 2010eko otsailean bete zuela bere kondena, baina Parot dotrina aplikatu eta Puerto1eko kartzelan daukate harrez geroztik. Horrez gain, Jaiki Hadi mediku elkarteak gaixotasun larriak dituzten presoen informeetan sartu du ere Garalde. Guzti horren aurrean, sinadura bilketaz gain, EDBkoek, Elkartasun Martxa antolatu dute apirilaren 20an Puertora. Irteera, Ondarroako Itsasaurretik izango da ostiralean, ostiraleroko enkarteladaren ostean. Larunbat goizean, hilaren 21ean, elkarretaratzea izango da Puertoko kartzela aurrean.
Sinadura bilketa eta Puertorako Elkartasun martxaz gain, datozen hiru asteazkenetan EDBkoek hitzaldiak antolatu dituzte Parot dotrinaren inguruan Ondarroako Kofradia Zaharrean 19:00etan. Hitzaldiok gai berbera landu arren, protagonista ezberdinek hitz egingo dute: hilaren 18an, Kandido Zubikarai eta Iñake Goñi izango dira berbetan (preso ohia eta senidea, biak dotrinaren biktimak); hilaren 25ean Jaiki Hadiko medikuek izango dira, eta maiatzaren 2an Kepa Manzisidor abokatuak parte hartuko du.
*(8 urte egin zituen preso Frantzian. Gero, extradizioa+18 egin ditu Espainiako kartzeletan+10 Parot Dotrina (eta 2 eginak ditu dagoeneko)=36 urte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario