2012/05/02

DOMEKAN MANIFESTAZIOA ONDARROAN; 197/2006 DOTRINA INDARGABETZEA ESKATZEKO

Parot doktrina indargabetzeko eskatuko da domekako manifestazioan. 13:00etan abiatuko da martxa Alamedatik. 197/2006 dotrina indargabetu, Mamarru etxea!

JARRAITU IRAKURTZEN->





Datorren domekan hilaren 6an, Ondarroako Ein daigun bidi! Bilguneak manifestaziora deitu du “197/2006 dotrina indargabetu!” lemapean, eta Isidro Garalde Bedialauneta “Mamarru” Ondarroako preso politikoaren berehalako askatasuna eskatzen. Manifestazioa, eguerdiko 13:00ean hasiko da Alamedatik.
Martxoan hasitako 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa egun berean amaituko dira. Biharamonean, batutako sinadura guztiak instituzio ezberdinetara bideratuko dira: Arartekoarengana, Tribunal Constitucionalera eta Espainiako Justizia ministeritzara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario