2012/08/22

Josu Uribetxeberriak gose greba utzi du, bere osasun egoera larria dela eta

Erabat ahul dago Uribetxebarria eta horregatik utzi du gose greba, bizitza lehenesteko. Euskal gizarteak du lekukoa orain. Preso gaixoak abuztuaren 8an ekin zion gose grebari Donostiako ospitaleko ziegan, bizi duen muturreko egoera salatzeko.
JARRAITU IRAKURTZEN->



Preso arrasatearrak minbizia du, metastasiarekin, eta egoera larrian dago, atzera bueltarik gabe. 
Astelehenean ezagutu zen hamar egunez atzeratu daitekeela preso gaixoaren askatasunaren inguruko Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia, Fiskaltzak ez duelako balezkotzat eman Donostiako ospitaleak bidalitako txostena.  Iragan ostiralean, Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak Uribetxebarriari hirugarren gradua eman zion, baina, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak du azkeneko hitza, baldintzapean aske uztea ala ez. Ismael Moreno epailea arduratuko da horretaz, berezko epailea, Jose Luis Castro, oporretan dagoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario