JARRAITU IRAKURTZEN->
Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxebarria preso gaixoari. —Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi du epaileak, presoak gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Albistearen berri izatean, Donostiako Ospitalean gose greban eta elkarturik zeuden hamarnaka lagunek txaloka hasi dira, hunkiturik. Batzuek elkar besarkatu dute eta pozak eragindako negar malkorik ez da falta izan. Gose grebalariek amaitutzat eman dute gose greba.
"Albiste on handi bat da euskal gizartearen gehiengoarentzat", adierazi du Jon Garaik Herrira mugimenduaren izenean, albistearen berri izatean presazko balorazio bat eginez. "Zoritxarrez, berandu iritsi da, Josu Uribetxebarriak aske egon beharko zuen duela zazpi urte, lehen minbizia izan zuenean. Zazpi urte beranduago, Josuren egoera bueltarik gabekoa da. Horregatik, hemendik eskatu nahi diogu erantzukizuna Espainiako Gobernuari. Hau ez da berriro gertatu behar, inoiz ez. Gaitz larriak eta sendaezinak dituzten gainerako hamahiru presoak askatu behar dituzte", adierazi du Jon Garaik. Azkenik, Herrira-ko bozeramaileak zorionak eman dizkio euskal gizarteari azken hilabetean Josu Uritxebarriaren askatasunaren alde egindako lanagatik.
Fiskaltzak eta auzitegi medikuak esandakoaz beste, Arrasateko presoaren eskubideak esrrespetatu, legea bete eta presoa baldintzapean aske uztea erabaki du epaileak—. Tratamenduaren nondik norakoak gertutik ezagutu ostean, eta txosten guztiak eskuetan hartu du erabakia. Donostiako Ospitaleko medikuen txostenak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzitegi medikuarenak eskuan izan arren, herenegun arratsaldean Donostiako Ospitaleko onkologoekin eta presorekin berarekin bildu zen. Uribetxebarriak Espainiako legedia betetzeko eskatu zion. Metastasia diagnoskatu zioten orain hilabete Uribetxebarriari, 2005ean izan zuen minbizia berpiztuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario