31 lagun gose-greba mugagabea egiten ari dira orain Donostiako ospitalean. Gehienak joan zen ostegunean hasi ziren, baina batzuk lehenbiziko egunetatik ari dira. Zehazki, hiru lagunek 19 egun daramatza baraurik, beste batek 17, eta bik 10 egun inguru. Pertsona horiek pisu galera handia dute dagoeneko: 7 kilotik 13ra bitarte.
JARRAITU IRAKURTZEN->
JARRAITU IRAKURTZEN->
Donostiako ospitaleko gose-greba abuztuaren 10ean hasi zen, Iosu Uribetxeberriak hasi eta handik bi egunera. Bost lagun hasi ziren; handik egun batzuetara, beste zazpi bildu zitzaizkien, eta, pasa den ostegunean, guztira, 34 lagun ari ziren gose-greban.
Protestan hasiak ziren hamaika pertsonak utzi behar izan dute, osasun arazoak direla-eta. Haien bostek bi aste zeramatzaten baraurik, eta 10 kilotik gora galdu dute batez beste.
Grebalariek hamabi ordu ematen dituzte ospitalean, kontzentrazioetan parte hartzen, batzarrak dinamizatzen, komunikabideekin aurrean hitz egiten … Bestetik, osasun kontrolak egiten zaizkie egunero.
Milaka lagun hurbildu dira egun hauetan ospitalera egunero egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzera. Kontzentrazio jendetsuenak goizeko 11etakoak eta arratsaldeko 7etakoak izaten dira, eta, ondotik, batzarrak egiten dira. Arratsaldekoa bukaturik, zenbait kultur jarduera egiten dira. Azken egunotan, kartzelari eta osasunari buruzko hitzaldiak izan dira, bertsolarien saioak, poema eta ipuin errezitaldiak…
GOSE GREBAN DAUDEN HERRITARRAK
Nagore Lopez de Luzuriaga: Agurain, 31 urte eta psikologoa
Miguel Angel Lekue: Larrabetzu, 63 urte eta kamioilaria
Galder Ellakuria: Arrigorriaga, 32 urte eta Matematikaria
Joseba Uranga: Hondarribi, 48 urte Langabetua
Itziar Arruarte: Hernani, 25 urte Hezitzailea
Iñaki Egaña: Donostia, 54 urte Historialaria eta idazlea
Gotzon Barandiaran: Larrabetzu, 38 urte eta idazlea
Haizea Busto Cuesta: Donostia, 22 urte eta ikaslea
Eneko Alberdi: Durango, 42 urte eta mantenu lanak
Xabi Otegi: Tolosa, 43 urte eta zahar zaintzailea
Julen Cantalapiedra: Zarautz, 27 urte eta tabernaria
Amaia Garcia: Arrasate, 50 urte eta sukaldaria
Nati Telleria: Hernani, 61 urte eta administraria
Egoitz Bidaurrazaga: Leioa, 29 urte eta gruista
Iratxe Apaolaza: Hernani, 32 urte eta irakaslea
Karlos Ezkurra: Burlata, 46 urte eta udal langilea
Ander Iriondo: Lasarte, 65 urte eta jubilatua
Anartz Toledo: Oiartzun, 31 urte eta udaltzaina
Fermin Ijurko: Etxarri, 59 urte eta jubilatua
Enrike Letona: Arrasate, 51 urte eta Euskara teknikaria
Pello Belaztegi: Bergara, 61 urte eta prejubilatua
Ekain Zubizarreta: Arrasate, 30 urte eta Herrirako kidea
Gorka Gonzalez: Gasteiz, 31 urte eta Herrirako kidea
Maialen Abaigar: Billabona, 27 urte eta irakaslea
Esti Amenabarro: Billabona, 38 urte eta UPV-ko irakaslea
Igor Letona: Arrasate, 40 urte eta ikaslea
Trini Miranda: Areso, 61 urte eta prejubilatua
Irati Lopez: Hernani, 27 urte eta haur zaintzailea
Miren Legorburu: Hondarribia, 47 urte eta Idazkaria
Axer Polvorosa: Bergara, 39 urte eta langabetua
Gotzone Ijurko: Ibarra, 63 urte eta jubilatua
No hay comentarios:
Publicar un comentario