2011/10/12

BIHAR JAIKI HADIREN PRENTSAURREKOA ARRIAGAN. IBON ETXEA!


20 minutu eskas iraun duen elkarrizketan, Ibonek kartzelan baino okerrago dagoela adierazi dio bere abokatuari. Elkarrizketa osoa bi ertzainen zaintzapean burutu da eta Ibon ukitzen ere ez diote utzi abokatuari. Daukan gaitzaren inguruan inongo azalpenik ez jasotzeaz gain -abokatuak esan dio birikietako infekzioa duela-, isolamenduan dagoela adierazi du Ibonek: ez dauka bisitarik, ez telebistarik, ez irratirik, ez dauka telefono deiak egiteko eskubiderik,  ezin du irakurri ezta idatzi, eta ez dauka ohetik altxatzeko baimenik: pixa egiteko ere txirrinari eman behar dio, eta ertzainen begiradapean egin behar ditu bere premiak. Beraz isolamendurik bortitzenean dago.
Abokatuak adierazi duenez, Madrileko Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegian gaur ez dago inor, eta eskakizuna bihar bertan sartuko duen arren, litekeena da erantzuna gutxienez datorren astera arte luzatzea. Hori gertatzen bada, Ibon bisitarik gabe geldituko da, hain zuzen ere, bere senide eta lagunen babesa eta maitasuna inoiz baino gehiago behar dituenean. Ibonen egoeraz kezkatuta bereziki, eta orokorrean euskal preso politikoek bizi dituzten bizi baldintza ankerrak salatzeko, bihar Jaiki Hadik prentsaurrekoa emango du Bilbon, Arriagako eskaileretan, eguerdiko 12:00etan. Jendearen babesa eskatu dute, eta hurbildu ahal direnentzat hitzordua 11:30etan jarri da, Arriaga aurrean

No hay comentarios:

Publicar un comentario