2012/08/01

Manifestazio nazionala Arrasaten, hillaren 4an


Arabako ospitale batera ekarri dute presoa. Leongo ospitalean izan dute arrasatearra azken hamabost egunetan. 2005ean minbizia atzeman zioten arren, preso mantendu dute eta gaixotasuna okertu zaio: bi nodulu berri eta metastasia ditu. 

Josu Uribetxeberria euskal presoa Zaballako (Araba) kartzelari dagokion ospitalera hurbiltzea baimendu du Espetxeetako Zuzendaritzak. Gaixotasun larriak dituzten 14 presoetako bat da Uribetxeberri. Berriki jakinarazi dute minbizia berritu zaiola eta bi nodulu berri eta metastasia dituela. 
Leongo ospitalean (Espainia) izan dute arrasatearra azken hamabost egunetan. Presoaren anaiak kontatu duenez, buruko min handiekin ibili zen Uribetxeberria eta presondegiko ospitalera eraman zuten aurreko egunetan; zenbait proba egin, eta metastasia duela ondorioztatu dute. Duela zazpi urte giltzurrunean aurkitutako minbiziaz gain, beste bi nodulu atzeman dizkiote: buruan bat, eta biriketan bestea.
Hainbat gizarte eragilek eskatu dute egunotan eritasun larri eta sendaezina izanik, legez onartua dagoen baldintzapeko askatasuna. 2007ko uztailean, ukatu egin zioten askatasun eskaera. 
2005eko apirilean, tumore handi bat aurkitu zioten Uribetxeberriari ezkerraldeko giltzurrunean. Urte bereko maiatzean zenbait proba egin ostean, minbizia diagnostikatu eta ezkerreko giltzurruna kendu behar izan zioten. Hori dela eta, bizi osoan tratamendua jaso beharra dauka. Jaiki Hadi elkarteak dioenez, espetxean egon gabe ere, halako gaitzak berpizteko aukera %51koa izan ohi da bi urtean.
1987. urtean atxilotu zuten preso arrasatearra, eta 30 urtera zigortua izan zen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario