2012/08/09

Bost pertsonak gose greba hasi dute Iosuren askatasuna aldarrikatzeko

Iosu Uribetxebarria presoaren muturreko egoera dela-eta, minbizia du eta bere gaixotasuna fase terminalean dago eta asteazkenetik gose greban dago, Herrira mugimenduak urrats berriak ematea erabaki du. Egoera krudel eta ez gizatiar honen salaketari jarraipena eman eta urrats kualitatibo bat emateko asmoz, Herrirak urgentziazko kontaktu erronda abiarazi du gaur eguerdian eta arratsaldean 100 lagun inguruk parte hartu duten asanblada informatiboa burutu du Donostia Ospitalean.
JARRAITU IRAKURTZEN->


Bertan hartutako erabakien arabera, bihartik aurrera Donostia Ospitalera joateko gonbitea luzatzen diogu Iosu Uribetxebarria eta gaixo dauden beste 13 euskal preso polotikoen askatasunaren alde, giza eskubideen alde, konponbidea eta bakearen alde dauden hiritar guztiei. Egoeraren larritasuna handia da eta bost pertsonek -Herrira mugimenduko kide diren Jon Garay eta Fran Balda, Arrasateko zinegotzi den Joxerra Askasibar, bularretako minbizia pairatu arren preso segitzen duen Gotzone Lopez de Luzuriagaren senarra den Ander Alberdi eta Rodolfo Cuesta pres ohia dira grebalariak- gose greba mugagabeari ekingo diote.
Herrirak, goizeko 10:00tatik aurrera Donostia Ospitalera joateko deia egiten du. Bertan egingo diren iniziatiba guztietan parte hartzeko, baraua egiteko, gose grebarara gehitzeko edo ahal duen neurrian eta tamainan Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren alde egiteko.

Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren alde, gaixo dauden beste 13 euskal preso politikoen askatasunaren alde, giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen alde dagoen euskal hiritar orori Donostia Ospitalera joateko deia egiten diogu. Guztiontzako lekua dago eta erronkak hori merezi du. Gainera, norbaitek urrats bat haratago joan eta baraua burutu nahi badu baita, baraua egin edo gose grebara batzeko aukera izango du baita. Guztion ekarpena ezinbestekoa izango da giza eskubideen urraketa eta krudelkeria honekin amaitzeko, bakoitzak ahal eta egokien ikusten duen ekarpena eginez.
Bihar, goizeko 10:00tatik aurrera izango gara Donostian eta egun osoan zehar ekimenak burutuko ditugu. 11:00tan eragile sozialekin batera egingo dugun elkarretaratzearen txanda izango da eta 12:00tan hedabideen aurreko adierazpenak egingo ditugu. Ondoren, elkarretaratzeak, propaganda banaketa eta bestelako ekimen komunikatiboak izango dira. Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren aldeko aldarriak ez du etenik izango.
Gero eta gehiago dira Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko ematen ari diren ekimen eta mobilizazioak. Bihar bertan ere, 10:00tan Foru Jauregian, Herrira Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia den Martin Garitanorekin bilduko da. Aldiz, 18:30tan elkarretaratzea izango da Baionan Espainiako kontsulatuaren aurrean. Etzi, 17:30tan manifestazioa izango da Donostian, Saguesetik hasita.
Bestetik, Villefranche, Sevilla II eta Castello II espetxetan dauden 28 euskal preso politikoek Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko gose greba eta barauei ekin diote. 
Goazen Ospitalera

No hay comentarios:

Publicar un comentario