JARRAITU IRAKURTZEN->
Europako Giza Eskubidean Auzitegia 197/2006 doktrinaren edo Parot doktrina bezala ezaguturikoaren aurka azaldu da gaur, epai baten bidez. Hain zuzen, Ines del Rio Prada euskal presoaren (Tafalla, 1958) defentsak jarritako helegiteari erantzun dio Estrasburgoko epaitegiak, eta esan du 1973ko Zigor Kodearen arabera presoari espetxe zigorra luzatzea "irregularra" dela. Ondorioz, Espainiari agindu dio presoa ahal den azkarren libre uzteko. Gainera, Espainiak 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpena irakurtzeko (ingelesez) klikatu hemen: EBAZPENA
Herrira mugimenduak lehen balorazio bat egin du ebazpen honen aurrean. Honako hau izan da balorazioa:
PRENTSA OHARRA:
Estrasburgoko Tribunalak 197/2006 doktrinaren aurka jakinarazitako ebazpenaren aurrean honako lehen balorazioa egiten du Herrirak:
- Herrira mugimenduak herritarrak zoriondu nahi ditu lehenik. Euskal preso politikoentzat salbuespenez bizi arteko zigorra ezartzen duen doktrina honen aurka hainbestea mobilizatu diren herritarrak zoriontzen ditugu, honako ebazpena euskal hendartearen parte garrantzitsu baten lorpena baita.
- Ebazpen honen arabera, Espainiako gobernuari Ines del Rio presoa berehala asko utzi behar du, eta horretara egiten diogu dei lehenik. Bigarrenik, 197/2006 doktrina bertan behera utzi, eta ondorioz, garaian ezarri zitzaien kondena bete duten presoak aske uzteko eskaria luzatzen diogu.
- Azkenik, euskal presoen eskubideen alde lanean jarraitzeko deia luzatzen diogu jendarteari. Ebazpen honek abiaturik dugun bidea argitzen du, herritarron mobilizazioaren balioa eta gaitasuna frogatzen baitu batetik, eta gobernuen jokabide geldiak dituen mugapenak eta sostenga ezintasuna agerian uzten ditu.
OHARRA: Datozen orduetan balorazio sakonagoa aurkeztuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario