Uztailak 9, 10 eta 16an Asier Badiola, Urtza Alkorta, Ibon Iparragirre, Igor Martin eta Zunbeltz Bedialauneta preso ondarrutarren aurkako epaiketak izango dira. Horiez gain, Xeber Uribe eta Olaitz Lema ondarrutarrak ere epaituak izango dira. Egoera honen aurrean Ondarroako Ezker Abertzaleak mobilizazioak antolatu ditu.
Atxiloketak 2010.urteko urtarrilaren eta otsailaren artean gauzatu ziren. Inkomunikazio egoeran egon ziren atxilotuak hasieran. Garai horretan erietxera eraman behar izan zituzten hiru ondarrutar, torturak medio. Orain, bi urte geroago, uztailak 9, 10 eta 16an epaiketa gauzatuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario