2012/05/10

IBON IPARRAGIRREREN OSASUN EGOERA

Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarraren osasun egoerari buruzko prentsa oharra kaleratu du 'Iparra galdu baik' plataformak. Hona hemen ohar osoa.


JARRAITU IRAKURTZEN->




Aupa denoi:
Ibon Iparragirreren osasun inguruan Garan argitaratutako informazioa osatu nahian, zera esan nahi dizuegu:
Iboni atzo arratsaldez alta eman ziotela, eta jada etxean dagoela berriz. Epilepsia atakearen ondorioz igande osoa konorterik gabe egon zen UCIn eta astelehen goizean esnatu zenean desorientatuta zegoen, eta fisikoki oso ahulduta ikusi genuen, familiakideok behintzat. Edonola ere, medikuek alta eman diote, etxean berrindartuko delakoan. Gure ustez bere osasun egoerak erlatiboki onera egin badu ere, oso delikatua da oraindik, eta orain dela hilabete ere ingresatuta egon zela kontutan hartuta, badugu kezkatuta egoteko motiburik. Beraz, epilepsia ataketik irten izanak ematen digun lasaitasuna trasmititzeaz gain, bere osasun egoera -batez ere neurologikoa- kezkagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zaigu.
Eskerrik asko guztioi
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
GAIXO LARRIAK ETA 3/4 BETE DITUZTENAK ASKATU, BEREHALA!!!
197/2006 ABOLITU

1 comentario:

  1. EUSKAL PRESO POLITIKO GUZTIAK KALERA!! Ez dut ulertzen presoen arteko desberberdintzearen kontu hori, ez badugu guk AMNISTIA OSOA eskatu ta defendatzen…nork egingo du? Arazo politikoei irtenbide politikoa AMNISTIA ETA ASKATASUNA dira, ez presoak Euskal Herrira ta gero gerokoak…horrela ez bait dira irtengo 20 urtetan!!!

    ResponderEliminar