Otsailaren 4an, preso eta iheslarien aldeko koadrila kantaria kalera aterako da Santa Ageda bezpera dela-eta.
Zapatuan, goizeko 11:00etan aterako dira Txokutik eta Kamiñazpi aldera egingo dute. Eta handik buelta gero Itsasaurreraino.
Aurten gainera errepertorio berriarekin datoz, herriko bertsolariek kopla berriak idazti dituzte-eta. Milesker eurei.
Parte hartu nahi duzuen guztiok, ongietorriak izango zarete. Beraz, badakizue makilak hartu eta etorri!
Eta ez baduzue etorri nahi, lasai, jendea gu entzuteko eta txaloa jotzeko ere beharko dugu-eta!
Santaeskean batzen den diru guztia preso eta iheslarien senideei bideratuko zaie.Kantarien entsaioak ere datorren astean izango dira Txokoan, egun bitan eta iluntzean, eta kantuzale guztiok gonbidatuta zaudete gurekin etortzera.
Beraz, badakizue: hasi eztarriak eta makilak berotzen! EUP!
SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK • “EIN DAIGUN BIDI”
Santa Agedak sufritu zuen
Tortura eta kartzela
Esan liteke garai hartako
Egoeran gagozela
Etsaiak nola hil zuten bera
Fedea medio zela
Herri zahar honen fedea dugu
Agedarena bezela.
Bihotz barrengo karraxia zen
Agedaren abestia
Bere fedea azalduz beti
Nahiz odoletan bustia.
Herri zapaldu batek ez dakar
Kanta goxo ta eztia:
Aho batean eskatzen dugu
Gudarien AMNISTIA!
Izar gidari paregabeak
Zarete zeru beltzean
Nondik ta nora jo badakigu
Dizdira hori heltzean.
Nahiz espetxean gordeta eduki
Hor bakardade hotzean
Zuen irudi garbia dago
Herriaren bihotzean.
Demokrazia lortu ta gero
Ez ote goaz atzera?
Abertzaleak hartzen gaituzte
Kriminal arrunt antzera
Ohitura zahar hau dela medio
Kantuz gatoz eskatzera:
Errefuxiatu, deportatu eta
Preso guztiak ETXERA! (berriro)
No hay comentarios:
Publicar un comentario