2012/01/07

HERRI BATEN OIHUA


"Bilboko kaleak jendez gainezka jartzea lortu dugu, eta gaur munduak Euskal Herrira begiratu beharra du ezinbestean, euskal presoen eta iheslarien oinarrizko eskubideen errespetua aldarrikatzen duen herriaren gehiengoari". Ondorio hori atera du Egin Dezagun Mugimenduak gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioko ekitaldiko hitzaldian.
Martxa "ikaragarria" aurreikusten zuten antolatzaileek, eta oso gustura amaitu dute. Beñat Zarrabeitiak (Egin Dezagun Bidea): ”Fermin Muguruzak kantatzea bukatu duenean, manifestazioko azkenak artean Zabalburun zeuden [manifestazioburua bukaerara heldu eta 35 bat minutura amaitu du Muguruzak azken kanta]. Lehen datuen arabera, 100.000 lagunetik gora izan dira".
"Espainiako eta Frantziako gobernuek bihartik aurrera gatazkaren konponbidean egiazko pausoak ematen hasi behar dute, euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatzen hasiz", esan dute Egin Dezagun Bideako bi lagunek, udaletxe aurrean.
"Buka dezatela gaurko espetxe politika —mendeku eta errepresioan oinarritutakoa baita—, eta hel diezaiotela gatazkaren behin betiko konponbide prozesuari modu positiboan. Dagoeneko ez dago aitzakiarik, eta ez du egon behar luzamendu gehiagorik". Eskaerak: presoak "eskubide guztiekin" Euskal Herriratzea, zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituzten presoak, gaixotasun larriak dituztenak eta zigorra beteta izan arren kondena luzatu dietenak askatzea, eta isolamendu nahiz bakartze egoerak amaitzea.
Mobilizatzen jarraitzeko dei egin dute, "aldaketaren giltza euskal jendartearen eskuetan dagoelako".







MANIFESTAZIOKO BIDEOA, HEMEN: IKUSI

1 comentario:

  1. EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK EUSKAL HERRIAN BEHAR DITUGUU!

    ResponderEliminar