2012/01/10

BORROKA ASTEA ESTREMERAN

EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOAREN IZENEAN, Asier Badiola Lasarte eta Urtza Alkorta Arrizabalaga preso ondarrutarrak, Centro Penitenciario Madrid VII, (Estremera), Madrileko kartzelan aurkitzen diren beste 11 preso politikorekin batera, BORROKA ASTEA HASI DUTE DAGOZKIEN ESKUBIDEN JABE IZAN DAITEZEN (legeak jasotzen dituen espetxe – onurak aplikatuak izan daitezen, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe) eta BALDINTZA HAUEK EXIJITU DIZKIOTE GOBERNU FRANTSEZ ETA ESPAINIARRARI.
-Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz.
-Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.
-Bere unean ezarritako zigorrak gaindituta dituzten kideen berehalako kaleratzea, (197/2006 doktrina desagertuz).
-Kondizionalaren epeak bete dituzten presoei, hau da 2/3 edo 3/4ak bete dituzten presoei baldintzapeko askatasuna ematea.
-Bakarrik aurkitzen diren kideak berehala beste kideekin elkartzea
-Honez gain, prozesu politikoan parte hartze zuzena edukitzeko eskubidea aldarrikatu dute, DENAK ETXEAN IZAN DAITEZEN HELBURU HARTUTA!
BORROKA ASTEAN egingo dituzten eguneroko ekintzak hauek izango dira:
URTARRILAK 9= TXAPEOA
URTARRILAK 10= JANARIARI UKO (espetxeak ematen duen janaria).
URTARRILAK 11= GOSE GREBA
URTARRILAK 12= TXAPEOA
URTARRILAK 13= JANARIARI UKO.
Hilabete honetan, EPPK-k ateratako azken komunikatuan agertu zen moduan, preso politikoek ekintza desberdinak burutuko dituzte, Espainiako eta Frantziako espetxeetan eta martxotik aurrera ere, borroka aleatorioa burutuko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario