Ibonen abokatuak esan digunaren arabera, Entzutegi Nazionaleko epaileek hartu duten erabakiak Ibonek egin gabe duen epaiketa bati dagokio, epaiketa horren zain dagoen bitartean behinbehineko askatasuneko erregimena ebatsiz. Beste epaiketa batzuk ere pendiente ditu, baina horietan ez da behinbehineko kartzelarik eskatzen Ibonentzat. Jada betetzen ari den zigorrari dagokionez, Espetxe Zuzendaritzak hartu behar du azken erabakia -hau da, Gallizok-, eta itxura guztien arabera, Entzutegi Nazionalak hasitako bideari jarraituko diote.
Izan ere, Ibon betetzen ari den zigorrari dagokionez, Basauriko espetxeko zuzendariak izan du beti azken erabakia, eta Ibonek oraindik egin gabe duen epaiketa hori jarri izan du aitzakiatzat bere baldintzapeko askatasuna ukatzeko orduan. Orain, epaiketa hori kudeatzen duten epaileek Ibonen behin behineko askatasuna agindu dutenean, Espetxe Zuzendaritzak ez luke eduki behar inolako arazorik bere baldintzapeko askatasuna bideratzeko. Beraz, zentzu honetan itxaropentsuak izateko motibuak ditugu.
Edonola ere, ez dugu ahaztu behar une honetantxe Ibonek ez daukala Entzutegi Nazionaleko epaileen erabakiaren berri. Isolamendu egoeran jarraitzen du, eta gaur bertan, goizean, Ertzantzak Ibon bisitatzea galarazi dio Gernikako Akordioko ordezkaritzari. Ibonen senideek, bera ikusi gabe jarraitzen dute, telefono deirik gabe, telebista, irrati eta egunkaririk gabe, eta asteburuko bisiten eskubideak ere kolokan jarraitzen du.
Beraz, asteburuko mobilizazioak mantenduko ditugu, hurrengo lelopean:
IBON, OSPITALETIK ETXERA!!!
Honek ez du esan nahi berehala ospitaletik atera eta etxera ekarri nahi dugunik. Ibon dagoen moduan egonda, eta diagnostiko mediku argi eta faborablea ez dagoen bitartean, hau da, sendatzen eta sendotzen ez den bitartean, hoberen dagoen lekua ospitalea da. Hori bai, baldintza duinetan, beste edozein gaixo bezala, eskubide guztiekin eta bere senide eta lagunen babes, laguntza eta maitasunarekin. Eta handik, etxera.
Animo, ia ia lortu dugu eta!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario