2011/08/19
FORU ASKATU DUTE
Asko kosta ostean, Jose Ramon Foruria "Foru" preso markinarra askatu egin dute gaur. 2003ko irailean 14ean izan zen atxilotua. Dueñaseko espetxean destinua izanik ere, Basaurin aurkitzen zen. Venezuelatik Estatu espainiarrera entregatua izan zen. Espetxean sartu eta gutxira maskuriko minbizia diagnostikatu zioten Madrileko Gregorio Marañon ospitalean. 2008an gaitza berpiztu zitzaion eta ordutik Basaurin aurkitzen zen, Basurto ospitalera aldiro ateratzen zutelarik frogak eta kontsultak egitera. 2010ean beste berpizte bat izan zuen, eta honek bero osasun egoeraren larritasuna erakutsi zuen. Denbora asko eta lan askoren ondoren, lortu dugu lehen helburua. Egoera berberean dago Ibon Iparragirre preso ondarrutarra. Azken albisteak onak dira, Ibon Euskal Herriko espetxe batera aldatzen ari dira, Basauriko espetxera. Baina albisteak albiste, guztion nahia eta beharra dena eskatzen jarraituko dugu lortu arte eta aho batez: IBON ETXEA!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario