Turrune! blogetik jasotako informazioa
---Ibonen familiak zabaldutako azken mezua---
Atzo (abuztuak 24) arratsaldean jakin genuenez, Ibonek asteburua Valdemoron igaro du eta bertan Aitzol (Gogorza?) Oreretako preso politikoarekin topo egin du. Aitzol Sevilla II rantz zeramaten, eta atzo (abuztuak 24) ailegatu bezain pronto senideei egindako telefono deiaren bidez, Ibon osasun egoera onean ikusi duela jakinarazi du. Ibonek esan zionez, abuztuaren 24an edo 25ean trasladatuko zuten Burgoseko kartzelara, eta gero -zehaztu gabe- Euskal Herrira ekarriko zuten. Beraz, une honetan Ibon Burgoserako bidean, Burgosen bertan edo Burgosetik Basaurirako bidean aurkitzen da. Zerbait gehiago dakigunean jakinaraziko dizuegu.
DATORREN ASTEAN -USTEZ- INFORMAZIO GEHIAGO EDUKIKO DUGU, ETA ASTEARTEAN EDO ASTEAZKENEAN BUZONEOA EGINGO DUGU ONDARROAN. ZEHAZTUKO DIZUEGU NOIZ, BAINA ZENBAT ETA JENDE GEHIAGO BATU ERRAZAGO EGINGO DUGU. LASTER ARTE.
No hay comentarios:
Publicar un comentario