2013/05/22

Ein daigun bidi ► Ondarruko Herrira

Hau orrixe gaur egunin ezta martxan... bañe guk bidi etxen jarraitzen dou! Horrez gain ixena be aldatu dou: Ondarruko Herrira. Danak etxea ekarri arte... Ein daigun bidi!!

2012/12/20

Ein daigun bidi... DENDA!


Zapatun eta astelehenin EinDaigunBidikuok dendi ipiñiko dou, mateixala saltzeko eta Olentzeruk etxeko aukera ona ixango ra.
Eguerdiko 12:00xetatik atsaldeko 15:00reta, zapatun KaleKutzeko eskiletan, eta Gabon Eguenin, Alamedan
Bide batez, postalak be salduko diz kartzeleta bixaltzeko , eta helbidik be banatuko diz fotokopixata

2012/12/18

Olentzero be bidi etxen!


- KORUN ENTSAXU, hillan 21n, baixakun ixango da 18:30xetan, Plazagañeko 3. pisun.
- Bertan egunin, ESKO BAT BOTA nahi dabenak (Alamedako afai mahaixe, antortxak…), montajeko ekipu 16:30xetan batuko da Anaitan. 
- Kalejira amaieran, kalekutzeko eskillaretan, omenaldixe, lorak eta agurre eingo gakoe falta gaskun lagun bakotxan senidiai eta lagunai. 
Ongi etorri Igor, eta danak etxea ekarri arte, Ein Daigun Bidi!

Ongi etorri Igor!


2012/10/18

Aitzol Gogorza espetxean da berriz, bost egunez erietxean egon eta gero

Aitzol Gogorza larri gaixotuta dauden euskal presoetako bat, berriz ere espetxean aurkitzen da atzotik, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Bost egunez Basurtuko ospitalean igaro ditu Gogorzak. Sendagaiak egokitu dizkiote, eta hobera egin du.

2012/10/06

Elkartasun gauko laburpen txiki bat, Hitzaren eskutik

Ezin izan zinen etorri? Lasai! Gala osoa grabatuta daukagu eta laister aterako dugu. Momentuz, Hitzakoek egindako laburpen hau daukazu.

Sekule ez zaze bakarrik egongo

Jendetza batu gara Elkartasun gauean, preso eta iheslarien eskubideen defentsan, herriko artisten konpainian. Bertsoak, dantza, abestia, antzerkia... denetik egon zen bi ordu pasatxo iraun zuen galan. Frontoia bete bete eginda zegoen.